XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PONTEKO SENIDEEI ESKEINIAK

Agur Bidani eskertzen dizut
eman didazun aukera,
inoiz bada gaur pozik eldu naiz
jaio nintzen lur maitera.

Uste al zendun ainbeste seme
elkartutzia batera,
zuretzat ere egun on bat da
gustora egongo zera. (bis)

Goizean goizik asi natzaizu
zure ekintzak miazten,
kanpandorreko torre ezkilak
nola agurtu gaituzten.

Inoiz tristeak badira ere
pozik egon naiz entzuten,
eun urteko bertsolariak
zein ongi abesten zuten.

San Bartolome beti bezela
erriaren gidaritzan,
Gotzai ta apaiz, erri batzarra
ez al da ederra izan.

Orain eun urte egin zutenak
jarraipena izan zezan,
orri berri bat idatzi dugu
istoriaren Elizan.

Erdiak edo geiago dira
gaur emen falta direnak
gu bezelaxe parroki ontan
bataiatuak zirenak.